Euskarazko animazio film bat estreinatuko dute Arerian
LAZKAO // Yuku eta Himalaiako lorea animaziozko filma jarriko dute asteburu honetan haurren emanaldietan. Nazioarteko sei sari jaso zituen iaz, eta euskaraz estreinaldia izango da zinema aretoetan. Arerian, bihar eta etzi 17:00etan dira haurren saioak.













