16:30ean hasiko da. Irabazleek 2.000 euro eta txapelak jasoko dituzte. 5 antxume eta 5 arkumeren zozketa-errifak salgai daude.
Loinazko San Martin egunean Beasaingo Odolkiaren Kofradiak egingo duen 36. kapituluan egingo dituzte izendapenak.
Azken edizioan baino 1.266 lagunek eman dute izena, eta jatorri aldetik ere aniztasuna inoiz baino handiagoa da. Dortsal guztien zozketa otsailaren 24an egingo dute.
Musika eskolako 68 ikaslek osatutako bandaren emanaldia 12:00etan izango da.
Exoeskeletoak erabiliko dituzte mugikortasuna berreskuratzeko. Gogoa Mobility Robots enpresak ireki du. Mugitegi industrialdeko Sortzen enpresa haztegian dago.
Izotzetako eskalada bide bat ireki dute Mikel Saez de Urabain eta Joseba Iztueta eskalatzaileek Txindokiren hegoaldeko horman. 'Baratza iraultza' izendatu dute, eta M6 gradua eman diote.
Beasaingo 35 merkatarik ordutegi konpaktatua berreskuratuko dute otsailean. Iaz baino bi saltoki gehiago dira. Kontziliazio erantzunkidea erraztea da helburua.
Garbiketaren kostua 2.027 eurokoa izan dela jakinarazi du, eta adierazpen askerako guneak badaudela gogoratu du.
Sandra Musk izango da irakaslea, eta elkartearen egoitzan emango ditu tailerrak, bi taldetan banatuta.
Irantzu Barrio matematikariak estatistikari buruzko hitzaldia emango du gaur, Beasainen, Lemniskata sarearen ‘Urtarrila, matematikaren bila’ zikloan. Emakumezkoak izango dira zikloko hizlarien erdiak.
Gaur plaza inguruan eta Kale Nagusian mahaiak jarriko dituzte, eta bihar Laubiden izango dira goizean.