Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiko bilerak
URRETXU // Urretxuko Udalak Aniztasun eta Bizikidetza Mahaian parte hartzeko gonbita luzatu die bizilagunei. Mahaiaren helburua gizarte eskubideetan oinarritutako gizarte inklusiboa sortzea da. Bilerak otsailaren 3an, martxoaren 30ean, apirilaren 27an, maiatzaren 25ean, ekainaren 29an, irailaren 28an, urriaren 26an eta azaroaren 30ean izango dira: 18:00etan, kultur etxean.












