Gari Garmendiak 200 kiloko harria altxatu du plazan lehen aldiz
Herri kirol desafioaren aurretik egin du saioa kirolari idiazabaldarrak. Lau hilabete dira Joseba Ostolazarekin harri-jasotzen hasi zela.
Gari Garmendia 200 kiloko harri jasotzen, gaur, Igarondo pilotalekuan, ondoan Joseba Ostolaza duela. Argazkia: Iñaki Gurrutxaga Urte askoan pisu jaurtilaria izan den Gari Garmendia idiazabaldarrak gaur egin du estraineko saioa harri-jasotzen herritarren aurrean. 200 kiloko harria lehen aldiz plazan altxatzea zuen helburu, eta egin duen saiakera bakarrean harria bizkarrean berdintzea lortu du. Garmendia orain lau hilabete hasi zen harriarekin probatzen Joseba Ostolazaren Harri Eskolan.













