'Orreagatik iragan hurbilera' Usurbe antzokian
Segurako Historia Oroituz elkarteak ondutako azken herri antzezlana da. Otsailaren 3an izango da, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.
Segurako Historia Oroituz elkarteak sortutako Orreagatik iragan hurbilera herri antzerkia Beasaingo Usurbe antzokian ikusteko aukera izango da otsailaren 3an, 20:30ean. Sarrerak sei euroan eros daitezke Usurbeko lehiatilan edo Usurbe.eus webgunean.
Orreagako gudua gogora ekartzen du helburu antzezlanak, gaur egungo egoera batetik hasi eta zortzigarren eta bederatzigarren mendeetara egingo dute salto antzezlanean. Segurako 21 lagunek parte hartu dute, gazte eta heldu.
Antzezlana Seguran estreinatu zuten iazko urrian, eta harrezkero Zegaman eta Ordizian ere izan dira.