Popatik taldearen kontzertua, Igartza Musika zikloko bigarrena
Igartzako jauregian izango da emanaldia, 19:00etan hasita.
Bi goierritarren ekimenez sortutako proiektua da Popatik proiektu poetiko-musikala, Igartza musika programaren bigarren saioan ikusi-entzun ahalko dena. Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazle beasaindarra eta Xabier Crehuet musikari ordiziarra dira sortzaileak, eta Aingeru Mayor ere bidelagun dute.
Popatik proiektuak duela gutxi ikusi du argia —2022 urte hasieran aurkeztu zuten—, baina dagoeneko Euskal Herriko hainbat txokotan dabiltza maitatzea berentzat zer den kontatuz. Maitasun mota askoz hitz egiten dute eta guztiak aldarrikatu eta bistaratu nahi dituzte. Disko bat ere kaleratu du, Maitatzeari izenburupean, hirukotearen filosofiaren isla dena. Bertan zuzeneko emanaldirako prestatutako abestiak jaso dituzte. Popatik taldearen kontzertua, Igartzako jauregian izango da, etzi, 19:00etatik aurrera.
Hirugarren saioa, otsailaren 12an izango da. Iruñeko txistularien emanaldia izango da.