Mimenza eta Vecillas 42.Idiazabalgo Kroseko podiumeko goiko koskan
Mimenza eta Vecillas izan dira 42.Idiazabalgo Krosean txapela jantzi dutenak. 646 parte hartzaile izan dira aurtengo edizioan, Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorriak.
Otsaila iritsi eta San Blas Jaien bueltan urtero Idiazabalgo Herri Krosa antolatzen dute. Oso lasterketa jendetsua izan ohi da eta aurtengoan ere hala izan da, azken urteetako jendetsuena izatera iritsiz. Antolatzaileek aipatu dutenaren arabera, azken urteetako geldialdiaren ondoren «parte hartzaile kopurua oso nabarmen igo da, normaltasunera itzuliz eta hau hobetuz». Beraz, 646 parte hartzaileak hasierako marraren atzean kokatzen hasi dira beroketak egiten jarraitzen zuten bitartean, goizeko 11:50 aldera. 12:00etan eman diete hasiera lasterketari eta animo oihu artean irten dira korrikalariak, abiada bizian.
Jai giroa izan da nagusi goiz osoan zehar eta Idiazabalgo eta inguruko herrietako ikusle ugari bildu ditu. Horrez gain, lehen aldia izan da irabazlea errepikatu dena 2010az geroztik, izan ere, urtero korrikalari desberdin bat izan da lasterketa buru, baina aurtengoan, Aitor Mimenzak bigarren aldiz irabazi du Idiazabalgo Herri Krosa. Emakumezkoen artean, aldiz, Diana Vecillas gasteiztarra izan da txapela jantzi duena.
Sailkapena
- Gizonezkoak:
- Aitor Mimenza Castillo
- Unai Ibarra Gallardo
- Angel Vazquez Iglesias
- Emakumezkoak:
- Diana Vecillas Sampedro
- Maria Navascues Dominguez
- Ruth Brito Curbelo
- Beteranoak:
Gizonezkoak:
- Josu Apraiz Etxezarraga
- Raul Audikana Arrese
- Joseba Jauregi Leunda
Emakumezkoak:
- Itziar Ibarbia Urtutia
- Miren Josune Bikuña Zubia
- Lourdes Colomo Artola
- Herritarrak:
Gizonezkoak:
- Xabier Sanchez Elorza
- Josu Urrestarazu Garcia
- Jon Maiztegi
Emakumezkoak:
- Maialen Urbizu Garmendia
- Irati Unanue Telleria
- Ioana Prados Alustiza
Beteranoak: Jon Andoni Jaular Gabarain eta Ane Dorronsoro Imaz