Hodi baten haustura dela eta, Zumarragako Ospitaleko paziente batzuk beste ospitale batzutara bidali behar izan dituzte
Zumarragako Ospitalean bi hodi hautsi dira gaur eta, horren ondorioz, larrialdietako bi box itxi behar izan dituzte. Matxura konpondu bitartean, anbulantzian heldu diren larrialdietako pazienteak beste ospitale batzutara bidali dituzte. Azkoitikoak eta Azpeitikoak Mendaron artatu dituzte, Goierri behekoak Donostian eta Goierri garaikoak Arrasaten. Bere kasa heldu direnak eta haurrak Zumarragan artatu dituzte.
Argazkia: artxibokoa.