Filipinak Kaleko babes ofizialeko azkeneko 3 etxebizitzak salgai daude
Garajea eta trastelekua dituzte etxebizitzek. Eskaerak otsailaren 17a baino lehen egin behar dira, Udal Arreta bulegoan. 38 eta 42 zenbakietan daude.
Filipinak kaleko babes ofizialeko azkeneko 3 etxebizitzak salgai daude. Ordizia Lantzen S.A. enpresak, Ordiziako Udalaren sozietateak, Filipinak kaleko 38 eta 42 zenbakietan kokatzen diren babes ofizialeko azken etxebizitzak esleitzeko prozedura jarri du martxan. Garaje eta trastelekuekin batera esleituko dira, jabetza erregimenean.
Interesa dutenek Udal Arreta bulegoan egin behar dute eskaera, otsailaren 17a baino lehen, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era, edo ordu horretatik aurrera 20:00ak arte, udaltzaingoaren bulegoan.
Eskatzaileek adinez nagusiak edo emantzipatutakoak izan behar dute. Azkeneko urtean Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatutako herritar orok hartu ahal izango du parte. Diru sarrerei dagokienez, 2021 urtean, 12.000 euro eta 39.00 euro arteko diru-sarrera haztatuak izan behar dituzte, unitate bakoitzeko. Genero indarkeriaren biktima izaera frogatzen duten emakumeek ez dute diru-sarrera minimoa bete behar. Etxebizitzarik ezin dute izan jabetzan, azalera-eskubidean zein gozamen-eskubidean.
Hauek dira etxebizitzen ezaugarriak eta prezioak:
Lotea | Etxebizitza | Garajea | Trastelekua | Helbidea | Prezioa (BEZ gabe) |
1 | behekoa, A | 20 | 16 | Filipinak Kalea, 42 | 139.186,74 € |
2 | 1. E | 13 | 4 | Filipinak Kalea, 38 | 166.836,71 € |
3 | 2. A | 14 | 5 | Filipinak Kalea, 38 |
166.376,41 € |