Inauteri herrikoia egiteko entseguak ostiralean hasiko dira
Otsailaren 18an egingo dute inauteri herrikoia, Ostadar Dantza Taldearen ekimenez.
Inauteri herrikoia ospatuko dute Beasainen, otsailaren 18, larunbata. Ekitaldi horri begira, entsegu irekiak egingo dituzte, datozen asteetan. Herritar orok parte har dezake. Ostiraletan, 18:30ean, eta larunbatetan, 10:30ean, izango dira entseguak, Ostadar Dantza Taldearen egoitzan, Oriamendi kaleko 10 zenbakian.