San Joan festak antolatzeko bilera deitu dute ostegunerako Seguran
Denen artean eta guztion gustuko San Joan jaiak antolatzeko helburuarekin, bilera deitu dute ostegunerako, otsailak 2 Seguran. Bilkura kultur etxean egingo da, 18:30ean hasita. Festen antolaketa eta egutegia adostea, pregoilariaren proposamenak jasotzea, musika taldeak aukeratzea eta egon daitezkeen ekarpenak biltzea izango da biharko bileraren helburu nagusia. Herritar guztiak daude gonbidatuta.