Bihar, sexualitate osasuntsua garatzeko hitzaldia
ITSASONDO // Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? hitzaldia izango da bihar Itsasondoko Kulturgunean (udaletxeko lehen solairuan), 17:30etik 19:00etara, doan, haur eta nerabeen gurasoentzat. Eider Goiburuk eskainiko du hitzaldia, euskaraz. Gipuzkoako Foru Aldundiak udalekin elkarlanean garatzen duen Treba Gurasoak programaren barruko ekintza da.













