Kilometro Bertikala eta Junior Trailerako izen emateak irekita
ZEGAMA // Astelehenean ireki zituzten Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikala (KB) eta Junior Trail probetarako aurre izen emateak. KBn 579 korrikalarik eman dute izena. Hilaren 9a izango da azken eguna eta dortsalen zozketa, 24ean. Junior Trailerako 25 pertsonek eman dute izena. 100 korrikalaritan jarrita dago muga eta aurre izen ematea apirilaren 30ean amaituko da.













