Traste zaharrak jasotzen dituen bildumagilea
Inork nahi ez dituen objektu zaharrak bildu, berritu eta gorde egiten ditu Ernesto Cervero legazpiarrak. Bilduma handia du osatuta Legazpiko lokal batean eta Soriako Hinojosa del Campo herriko etxean.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/02/ernesto_cervero__traste_za.jpg)
Eezaguna da legazpiarren artean Ernesto Cerverok duen zaletasuna. Urteak dira Domingo Agirre eskola publikoak eta Olazabal institutuak Gabonen bezperan antolatzen duten San Tomas azokan erakusketa bitxi bat jartzen duela, eta jende asko da urtero-urtero bertan erakusten dituen traste zaharrak ikustera joaten dena.
Era askotako objektuak ditu jasota Cerverok. Batzuk, Legazpin duen lokal batean gordetzen ditu. Baina gehienak, Soriako Hinojosa del Campo herrian (Espainia), ia museo bihurtu duen etxean. San Tomas azokan erakusten duena, bilduma handi baten zati txiki bat besterik ez da.
Denak balio du
Cerverok ez dio muzin egiten ezeri, eta denetik jasotzen du. Traste batzuk oparitu egiten dizkio bere zaletasuna ezagutzen duen jendeak, baina beste batzuk zaborretik edo hondakindegietatik biltzen ditu. Urteak daramatza afizio horrekin, eta ehundaka piezen bilduma du osatuta. San Ignazio auzoan duen lokal batean ditu gordeta asko, txukun-txukun antolatuta eta sailkatuta, baina Sorian duena, ia museo bat da.
Bere bilduma zabalean ez da ezer falta. Albiste zaharren errekorteak, kartel politikoak, enpresetako logoak eta faktura-orriak, hainbat lanbidetako erremintak, txapazko publizitate kartelak, garrafoiak, nekazari tresnak, bizikletak eta bizikleten patenteak, sehaskak, josteko makinak, goldeak, burdineria, erlojuak, sukaldeko ontziak eta baxerak, maletak, buztinezko ontziak, baldosak, telebista eta irratiak… baita gramola bat ere. Ehun urtetik gorakoak dira batzuk, beste batzuk, berriagoak.
Legazpin dituen trasteak herrian bertan eta inguruan jasotakoak dira, eta Soriakoak, hangoak. Hango trasteen zerrenda askoz ere luzeagoa da oraindik. Han altzariak ere baditu.
Erosi, oso gutxi
Bildumagile honek ez du ia ezer erosi, «gehiena zaborrean aurkitutako gauzak dira, edo erdi erorian dauden eraikinetan jasotakoak». Kamioi batekin egiten du lan aspalditik, banaketak egiten, eta egiten zituen bidaietan zehar beti aurkitzen zuen zerbait, «jendeak gauza asko botatzen zituela ikusten nuen, eta ni, jaso eta gordetzen hasi nintzen». Gaur egun ez omen du ia ezer aurkitzen, «txatarraren atzetik dabiltzanek ia dena eramaten dute».
Bestalde, bere afizio hori ezaguna denez, noizean behin opariren bat edo beste ere jasotzen du, «bota beharrean, niri ematen dizkidate gauzak zuzenean». Beste traste batzuk, trukeen bidez lortzen ditu, baina «erosi oso gutxi egiten dut, eta saldu ere ez dut saltzen».
Trasteak jaso bakarrik ez, garbitu eta berreskuratu eta zaharberritu ere egiten ditu, lehen zuten bizia eta erabilera ere ematen die berriz. «Gauza batzuk kanpora bidaltzen ditut konpontzera, gramola bezala. Madrilera bidali nuen, eta orain martxan dago, musika entzuten da. Baina konponketa gehienak nik neuk egiten ditut».
Izan ere, Cervero oso trebea da eskulanetan, eta horren adibide da Sorian duen kamioi-maketen bilduma, «Scalextric handi baten ondoan ditut, batzuk nik neuk muntatutakoak dira. 300dik gora izango dira, beira-arasetan jasota daude».
Inauteriak eta antzerkia
Bilduma honetako objektu batzuek, bestalde, badute erabilera bat. «Patin batzuk ditut, eta behin Madrildik eskatu zizkidaten antzezlan batean erabiltzeko; hango komunikabideetan agertu zen istorioa».
Gertuago ere erabiltzen dituzte bildumagile honen trasteak. Legazpiko inauterietan bere mozorronegatik oso ezaguna den Floren Gutierrezek, adibidez, eskatzen dizkio gauzak, bizikleta zaharra bezala. Herriko merkatari batzuek ere eskatu dizkiote inoiz, erakusleihoak apaintzeko. «Motor bat ere badut, eta hori Gazi-Gozo goxoki dendan egon zen ikusgai, adibidez». Motorraz gain, Seat 600 auto bat ere badu, eta hori San Tomas ferian erakutsi izan du, baita Lenburrek egindako erakusketa batean ere.
Antzinako gauzekin txundituta bizi da legazpiar hau, eta asko gustatzen zaizkio traste zaharrak erakusgai dituzten lokalak. «Legazpin, orain itxita dago, baina Txepetxa tabernan bilduma polita dute, Laubide tabernan ere egurrezko bizikleta polita bat dago, eta Donostian, Bideluze tabernetako dekorazioa asko gustatzen zait». Bere txokoak ere, ez dira edonolakoak.
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 21.58.57](https://live.staticflickr.com/65535/52662723441_7536f24d1b.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 21.58.58](https://live.staticflickr.com/65535/52662723466_eec553f2a5.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 21.59.53](https://live.staticflickr.com/65535/52663217123_229c455b63.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 21.59.53(1)](https://live.staticflickr.com/65535/52662221377_a299db2c88.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 21.59.53(2)](https://live.staticflickr.com/65535/52663007844_9962e71af5.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 21.59.54](https://live.staticflickr.com/65535/52662221402_da3a49724d.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 21.59.54(1)](https://live.staticflickr.com/65535/52663160410_b0e9912e11.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 21.59.54(2)](https://live.staticflickr.com/65535/52663217173_23df15d82a.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.00.35](https://live.staticflickr.com/65535/52662723571_2ee007993b.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.01.18](https://live.staticflickr.com/65535/52662221527_d5e3a98ddc.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.01.18(1)](https://live.staticflickr.com/65535/52663007944_7b37acd34a.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.01.18(2)](https://live.staticflickr.com/65535/52662221552_7a55be09c3.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.01.18(3)](https://live.staticflickr.com/65535/52662221557_680da86c98.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.01.18(4)](https://live.staticflickr.com/65535/52663160565_cf275c05e6.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.01.53](https://live.staticflickr.com/65535/52663008019_f52bf25258.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.01.53(1)](https://live.staticflickr.com/65535/52663008024_9da2f1d8a6.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.01.53(2)](https://live.staticflickr.com/65535/52663008054_1c6d18d218.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.03.10](https://live.staticflickr.com/65535/52662723726_534baa5f76.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.03.10(1)](https://live.staticflickr.com/65535/52663008089_54089bc1ba.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.03.10(2)](https://live.staticflickr.com/65535/52662723786_0ef081dc7d.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.04.25](https://live.staticflickr.com/65535/52662221647_9a83d5fbbe.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.05.28](https://live.staticflickr.com/65535/52662221657_c67164a742.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.06.04](https://live.staticflickr.com/65535/52662723806_fd7f43b2e4.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.06.04(1)](https://live.staticflickr.com/65535/52663217353_feebf0aa9f.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.08.13](https://live.staticflickr.com/65535/52662723856_bfea80f15f.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.08.14](https://live.staticflickr.com/65535/52663160680_be3d30c3d4.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.08.14(1)](https://live.staticflickr.com/65535/52662723851_503aa6a831.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.08.14(2)](https://live.staticflickr.com/65535/52662723861_a910a1112a.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.08.51](https://live.staticflickr.com/65535/52663008169_41f35c70d6.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.08.51(1)](https://live.staticflickr.com/65535/52662723891_ff3f6017a0.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.09.45](https://live.staticflickr.com/65535/52663217408_a33afc61c8.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.09.46](https://live.staticflickr.com/65535/52663008194_50e66dab74.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.09.46(1)](https://live.staticflickr.com/65535/52662221772_b618fb16f3.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.09.46(2)](https://live.staticflickr.com/65535/52663008214_dc7d8499ab.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.09.47](https://live.staticflickr.com/65535/52663008234_f179fc32b8.jpg)
![WhatsApp Image 2023-01-22 at 22.17.16](https://live.staticflickr.com/65535/52662723951_f3f2be5aa5.jpg)