Fabrikan dauden Ukrainari buruzko bi erakusketak ikusteko azken egunak
Argazkien eta haurren marrazkien bidez, gerrak dituen ondorio suntsitzaileak erakustea da. Sarrera doan da.

Ucrania eta Ama, ez dut gerrarik nahi izenburupean Legazpiko Fabrikan ikusgai dauden bi erakusketak bisitatzeko azken egunak izango dira asteburukoak. Gaur, 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita Fabrika gunea, bihar 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara, eta igandean goizez bakarrik, 11:30etik 13:30era. Sarrera doan da.
Argazki erakusketa da Ucrania, eta bere helburua irudien bidez ondarean eta azpiegituretan gerrak duen izaera suntsitzailea erakustea da. Ama, ez dut gerrarik nahi erakusketak, berriz, gerraren ondorioak jasan dituzten haurrek egindako marrazkiak biltzen ditu. Ukrainako haurrek egindakoak dira batzuk, eta Bigarren Mundu Gerran Polonian bizi zirenek egindakoak beste batzuk.