Maribel Ibarretak irabazi du Legazpiko Udalaren egutegiko lehen lehiaketa
Otsaileko lehiaketa martxan dago. 50 euroko erosketa txartela dago jokoan.

Legazpiko Udalak euskarazko esaera edo esamolde zaharrei eskaini die aurtengo egutegia, eta hilero lehiaketa bat izango da esaera horiek osatzeko hitz bat eskatuz. Urtarrilekoa Maribel Ibarretak irabazi du, amaitu berri den hil honetako erantzun zuzena eman duten 250 lagunen artean egindako zozketan. Osasuna zen asmatu beharreko hitza.
Herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du Ibarretak, eta saria Maite Lonbide zinegotziak eman dio.
Orain otsaileko lehiaketa dago martxan, eta hauxe da asmatu beharreko hitza: Zer ikusi, hura _ _ _ _ _. Udalaren www.legazpi.eus webgunean parte hartu behar da.