Mozorro eguna ospatu dute Idiazabalen
San Blas Txiki Eguna eta Mozorro Eguna da gaurkoa. Iluntzean, DJ Reimy ibiliko da kaleetan musika jartzen.
2023 Idiazabalgo San Blas jaiak aurrera doaz. Hotzari aurre eginez, kalera atera dira herritarrak larunbataz gozatzera. Gaur San Blas Txiki Eguna eta Mozorro Eguna ospatzen ari dira idiazabaldarrak. Eguerditik Andoaingo Gora Kale Txiki Txarangak alaitu du giroa kalean. Asko mozorrotuta atera dira. Arratsaldean Xaibor disko-festa izango da frontoi zaharrean, eta Igarondo pilotalekuan, aldiz, Binakako Txapelketako partida, Elordi-Zabaleta eta Peña II-Mariezkurrena II bikoteen artekoa. Iluntzean, DJ Reimy ibiliko da kaleetan zehar musika jartzen.