Ugalde-Unzue eta Etxebeste-Arroyo bikoteek irabazi dute Gipuzkoako bola finala
Zeraingo Liztormendi bolatokian jokatu da gaur goizean Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketaren finala.
Gaur goizean, 10:00etatik aurrera jokatu da Zeraingo Liztormendi bolatokian Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketaren finala. Mikel Arroyo eta Joxe Mari Etxebeste eta Aitziber Ugalde eta Bea Unzue izan dira irabazleak.
Gizonezkoetan, 10 bikote lehiatu dira finaleko lehenengo fasean. Azken fasera pasa direnak, ordea, Pedro Agirre-Jon Orikain, Mikel Arroyo-Joxe Mari Etxebeste, Unai Lasa-Joxean Lasa eta Egoitz Berasategi-Jokin Izagirre izan dira, eta azkenean Etxebeste-Arroyo bikotea gailendu da.
Emakumeetan, berriz, lau bikote lehiatu dira, eta bi pasa dira finalera: Aitziber Ugalde-Bea Unzue eta Miren Makatzaga-Garbiñe Alustiza. Aitziber Ugalde eta Bea Unzue izan dira txapeldunak.
Sailkapena:
Gizonetan
- Mikel Arroyo eta Joxe Mari Etxebeste (Astigarraga-Hernani)
- Egoitz Berasategi eta Jokin Izagirre (Segura)
- Pedro Agirre eta Jon Orikain (Legazpi)
- Unai Lasa eta Joxean Lasa (Lasarte)
Emakumeetan
- Aitziber Ugalde eta Bea Unzue (Amasa-Billabona)
- Miren Makatzaga eta Garbiñe Alustiza (Zerain)