Beasaingo herri lasterketarako izen ematea zabalik dago
Otsailaren 26an jokatuko da eta bi distantzia izango dira. Lilatoian parte hartuko duten korrikalariak, Beasaingo lasterketan parte hartzeko ere animatu ditu antolakuntzak.
Otsailaren 26an jokatuko da Beasaingo XIII. herri lasterketa, Bealak taldeak antolatuta, Beasaingo Udalaren babesarekin. Bi ibilbide izango dira; luzea 10 kilometrokoa eta motza 5 kilometrokoa.
Izen ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean.
Goierriko bi handiak eta Marimurumendi lasterketetarako dortsalak zozkatuko dituzte partaideen artean.
Lilatoiko partaideei deia
Beasaingo lasterketa, Donostian egingo den emakumeen lasterketa ezagunena den Lilatoia baino astebete lehenago jokatuko da. Hala, Bealak taldeak, otsailaren 26koan, entrenamendu gisa parte hartzeko gonbita luzatu die Lilatoian parte hartuko duten korrikalariei.