Minbiziari buruz solasaldia antolatu dute Ezkion
Emakumeen artean minbiziaren inguruan izenburupean solasaldia antolatu dute Minbiziaren aurka Gipuzkoan elkarteak. Minbiziaren prebenitzearen garrantziaz, gaixotasunaz eta iragan beharreko prozesuez eta doluaz hausnartuko dute hitzaldian.
Ezkioko udaletxeko areto nagusian —lehenengo solairuan— egin dute hitzordua, 18:30ean. Herritarrak nahiz inguruetako bizilagunak gonbidatu dituzte hitzaldira.