Ordizia Urpekoak Sariak 239 igerilari elkartuko ditu larunbatean
Majori kiroldegiko igerilekuan hamasei taldetako igerilariak izan dira lehian. Bi zatitan banatu dute txapelketa, goizez lehena, eta arratsaldez bigarrena.
Larunbatean, urpeko igerilaririk onenenetarikoak Ordizian izango dira. Ordizia Urpekoak Saria jokatuko da Majori kiroldegiko igerilekuan, Ordizia K.E. Urpekoak taldeak antolatuta, EHUIF Euskal Herriko Urpeko jardueren Federazioaren eta Ordiziako Udalaren babesarekin. 10. edizioa izango da. Leku eta talde ezberdinetako 239 igerilarik parte hartuko dute.
Euskal Herriko, Espainiako zein estatutik kanpoko taldeek parte hartuko dute sarian. 14 talde izango dira: Kataluniako hiru talde, Balear Uharteetako bi, Euskal Herriko bost, eta Andaluziako, Valentziako, Valladolid-eko eta Frantziako talde bana. Horien artean, Ordizia K.E. Urpekoak taldeko 57 igerilarik parte hartuko dute. Espainiako Selekzioarekin Europako zein Munduko txapelketetara joan diren hainbat igerilari izango dira parte hartzaileen artean.
Bi zatitan banatuko dute txapelketa. Lehenengo jardunaldia goizean izango da, 09:30etik 12:30era, eta bigarrena, arratsaldean, 16:30etik 19:00etara. «Hegatsak erabiliz, txapelketari erritmo biziago bat ematen dion betiko igeriketarengandik aldentzen den modalitate ezberdin hau ikusteko» gonbidapena zabaldu du Ordizia K.E. Urpekoak taldeak. Nahi duenak aukera izango du urpeko igerilari onenak lehian ikusteko.
IGERILARIAK TALDEKA
- Ordizia K.E. Urpekoak: 57 igerilari
- Club Esportiu Mediterrani (Bartzelona): 9
- MonkeyFins (Mallorca): 8
- C.N. Babel (Alakant): 12
- Club Natacio l’Hospitalet (Bartzelona): 5
- A.D. San Juan (Nafarroa): 47
- Igarondo Urpekoak (Tolosa): 14
- C.N. Sant Agusti Veloz (Mallorca): 9
- BASS (Bizkaia): 1
- Aquatic Club Xaloc (Girona): 12
- Metropole Palmes (Frantzia): 2
- C.D. Delphis (Kordoba): 2
- C.N. Tafalla (Nafarroa): 51
- C.N. Morella (Valladolid): 10