Ostegunean hasiko da pilota txapelketa herrikoia Beasainen
Urtek eta Imazek, Txaniren eta Salinasen aurka jokatuko dute txapelketaren irekierakoan. Gernika pasealekuko frontoian jokatuko dira partidak.
2019 urteko finaleko irudia. // Ariane Vierbücher. Ostegunean hasiko da pilota txapelketa herrikoia Beasainen. Gernika pasealekuko frontoian jokatuko dira partidak. Ondorengoa da igandera arteko karteldegia:
OSTEGUNA, hilak 9, 19:00etatik aurrera:
- Urte-Imaz / Txani-Salinas
OSTIRALA, hilak 10, 18:00etatik aurrera:
- Arizto-Omar / Txomin-Marizkurrena
- Monre-Monre II / Alus-Narraspe
- Kapo-Mendia / Saltsa-Eñaut
- Verdugo-Saltsa II / Urdan-Liza
IGANDEA, hilak 12, 17:00etatik aurrera:
- Mosu-Beñat / Orma-Unaito
- Valdi-Xanet / Pron-Anartz













