Saharara bidaltzeko osasun materiala bilduko dute Lazkaoko ikastolan
San Benito Ikastola Saharara bidaltzeko osasun materiala jasotzen ari da. Basamortuko Smara hirira bidaliko dute herritarrek emandakoa. Gasak, eskularruak, hortzak garbitzeko eskuilak, tiritak, bendak eta halako gaiak jasoko dituzte, otsailaren 13ra arte, HH-LH eraikinean. LH6ko ikasleak ari dira Sahararen proiektuarekin.