Agapita Saralegik mendea bete du
Agapita Saralegik ehun urte bete ditu gaur. Itsasondoko Udalak omenaldia egin dio, herritar guztien izenean zoriontzeko
Agapita Saralegik ehun urte bete ditu gaur. Hurbilekoekin ospatu du urtebetetze eguna, eta herritar guztiek zoriondu dute. Itsasondoko Udalak omenaldia egin dio Bizi Nahi elkartean. Udaleko ordezkariek oroigarri bat eta lore sorta bat oparitu diote, itsasondoar guztien izenean. Saralegiren senideak, lagunak eta eskolako haurrak ere omenaldian izan dira.