2023/2/10

AEBak, Japonia… eta Urretxu

Gogoa Mobility Robots enpresak Movex Living Lab laborategia inauguratu berri du Urretxun. Exoeskeletoek lagunduta, errehabilitazio lana egiten lagunduko diete mugikortasun arazoak dituztenei.

Asier Zaldua

Ordiziako Txistulariak, berrikuntzarako ahaleginean

Egun seinalatuetan ateratzen dira Ordiziako Txistulariak taldeko kideak, baina astero egiten dituzte entseguak. "Beti" egoten dela prestatu beharreko zerbait esan du Ana Lekuona zuzendariak.

Miren Garate. GIPUZKOAKO HITZA

Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean 1.002 aurre izen-emate

Bart bukatu da maiatzaren 12an jokatuko den proban izena emateko epea. Maratoiaren kasuan bezalaxe, otsailaren 24an egingo dute dortsalen zozketa.

Iñaki Gurrutxaga

Goierri garaiko baserritarrek erabiltzen duten Zubillaga hiltegiak 2022ko balantze positiboa egin du

Ekoizpena %4 igo da, eta instalazioak hobetzeko hainbat inbertsio egin dituzte. SPRI taldearen Hazinnova aitortza ere jaso du erakundeak.

Alberto Bezunartea da Legazpiko Berdeak taldearen alkategaia

Zinegotzia da legealdi honetan Legazpiko Udalean, eta aurrekoan ere izan zen.

Basurde uxaldia egingo dute bihar Altzania inguruetan

Beunde, Txurro eta Urdalur urtegiaren inguruetan egingo dela jakinarazi du Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak.

Iñaki Gurrutxaga

Urretxuko artistak, Da Vinciren pare

Urretxuko Udalak giza irudi marrazketa saioak antolatzen ditu, modelo eta guzti. Josu Marotok gidatzen ditu. Urretxuko eta inguruko herrietako marrazkilariak elkartzen dira.

Agapita Saralegik mendea bete du

Agapita Saralegik ehun urte bete ditu gaur. Itsasondoko Udalak omenaldia egin dio, herritar guztien izenean zoriontzeko

Julen Albizu eta Iñigo Caballero eta Joseba Telleria eta Joseba Gabilondo bikoteak joango dira Legazpitik Gipuzkoako finalera

Euskal Herriko Mus Txapelketaren 14. edizioko Legazpiko bi finalistak izan dira. Martxoaren 11an jokatuko da Deban Gipuzkoako finala.

Legazpi Lagunkoia hasi da aurtengo erronka lantzen

Parte hartze soziala eta herritartasun aktiboa sustatzea da aurtengo helburua. Legazpi 2015etik da Euskadi Lagunkoia sareko partaidea.

Turkiarako eta Siriarako elikagai bilketak egingo dituzte Legorretan eta Idiazabalen

Legorretan, gaur herriko dendetan jasoko dituzte elikagaiak eta bihar plazan. Idiazabalen igandean egingo dute bilketa. Lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban, esnea eta janari prestatuak (txerrikirik gabe) bilduko dituzte.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa