Basurde uxaldia egingo dute bihar Altzania inguruetan
Beunde, Txurro eta Urdalur urtegiaren inguruetan egingo dela jakinarazi du Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/02/beundeko_aterpea.jpg)
Bihar, otsailak 11, basurde uxaldia egingo dute Altzanian, Beunde, Txurro eta Urdalur urtegiaren inguruetan, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak jakinarazi duenez. Jende eta mendizale ugari biltzen dituen eremua da, eta horregatik eman nahi izan du abisua aldez aurretik.