Lucio Bergara, argazkilaria eta ebanista
Argazkilari afizionatua, eta ebanista zen Lucio Bergara Matxikote (Arantza, Nafarroa, 1892). Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, eta aitaren arotz tailerrean egin zuen lan gaztetan. 1920an, Arantzan maestra zen Felicitas Oñatibia urretxuarrarekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituzten.
Familia Legazpira joan zen bizitzera 1930ean, Felicitasek han maestra plaza eskuratzean. Luciok Patrizio Etxeberriaren lantegian egin zuen lan jubilatu arte. Legazpin hil zen 1978an.