Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean 1.002 aurre izen-emate
Bart bukatu da maiatzaren 12an jokatuko den proban izena emateko epea. Maratoiaren kasuan bezalaxe, otsailaren 24an egingo dute dortsalen zozketa.
Inoiz baino jende gehiago eman du izena Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean parte hartzeko, 1.002 lagunek. Bart bukatu da horretarako epea. Proba maiatzaren 12an jokatuko da, ostiralez, eta mendi maratoiaren kasuan bezalaxe, otsailaren 24an egingo dute dortsalen zozketa.
Mendi maratoirako aurrez izena emateko epea urtarrilaren 26an bukatu zen, errekorra jarriz. 13.830 apuntatu ziren, 2020an baino 1.266 lagun gehiago.