Elikagaiak Turkiarako eta Siriarako
Gaur eta atzo Legorretan egin dute janari bilketa. Bihar goizean Idiazabalen egingo dute.
Zaporeak elkartearen deiari erantzunez, Legorretan janari bilketa egin dute atzo (dendetan) eta gaur (plazan). Turkian eta Sirian izandako lurrikararen ondorioz izandako kaltetuentzat lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban, esnea eta janari prestatuak (txerrikirik gabe) biltzea izan da erronka. Legorretar ugarik hartu dute parte elkartasun ekintzan.
Bihar, idiazabaldarren txanda izango da. Goizean, plazan, 11:00etatik 14:00etara lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban, esnea eta janari prestatuak (txerrikirik gabe) uzteko aukera izango dute herritarrek.