Iratzarri elkarteak Bardeetara eta Tuterara txangoa antolatu du martxoaren 11rako
Bihar eta hurrengo asteazkenean eman behar da izena, elkartearen egoitzan.
Emakumeen egunaren ospakizuna berreskuratu du aurten Iratzarri elkarteak, eta pandemia aurretik egiten zuten bezala, txango bat egingo dute. Martxoaren 11rako jarri dute hitzordua, eta helmuga, Nafarroako Bardeak eta Tutera.
Legazpitik 07:30ean abiatuko dira larunbat horretan, eta 18:30ean Tuteratik irtengo dira, itzultzeko. Valtierran hamaiketakoa egingo dute, Bardeetan bisita gidatua egingo dute autobusez gero, eta Tuteran, azkenik, bazkaldu eta arratsalde pasa.
Joan nahi dutenek izena eman behar dute bihar eta hurrengo asteazkenean, hilak 22, elkartearen lokalean, 16:30etik 18:00etara.