Fernando Martinez de Ereditaren argazkiak ikusgai, Aterpen
'Introversiones' izenburupean, abstrakzioa irudikatu du. Martxoaren 8ra arte ikusgai egongo da.
Fernando Martinez de Ereditaren Introversiones argazki erakusketa ikusgai dago Beasaingo Aterpe tabernan, martxoaren 8ra arte.
Argazkilari afizionatua, «autodidakta» deskribatu du bere burua. Natura argazkilaritzarekin hasi zen, azken urte honetan abstrakzioa lantzen ari da, eta horren lagin bat ikusteko aukera bat da Aterpeko erakusketa, «ilusio» handiarekin osatu duena.