2023/2/15

Ordiziako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek mobilizazioak hasi dituzte

Sektore feminizatua izateak "lan baldintzetan zuzeneko eragina" duela salatu dute. KPIari lotutako soldata igoerak eskatzen dituzte, "gutxienez erosahalmena mantentzeko".

'Zortziko txikian', Azken Sustraiak taldearen kanta berria

Martxotik aurrera salmenta puntu guztietan eskuragarri egongo den 'Goierri' diskoaren aurrerapen kanta da.

Ardi gazta berria iritsi da feriara

Ardiarena, behiarena eta ahuntzarena, eta nahasia. Aukera zabala dago gazta aldetik, baita horien prezioan ere. Marrubi landareak ere hasi dira, eta kanpoko produktuen artean babak aipatu behar dira.

Hasier Agirre Elkoroberezibar izango da EH Bilduren alkategaia Beasainen

2019 urtetik, Beasaingo Udalean EH Bilduko zinegotzia da Agirre. «Ezkerretik, Beasaindarren eskubideen alde lan egiteko konpromiso sendoa» adierazi du.

GARAZI AUZMENDI. INGENIARI INDUSTRIALA

«Ez Beasainen, ez Euskal Herrian, ez dugu baso aipagarririk»

‘Beasaingo basoak, nondik nora?’ hitzaldia emango du gaur Garazi Auzmendik Igartzako jauregian, 18:00etan, Arrano kulturaren ekimenez. Ingurua hobeto ulertzen lagunduko du.

Ariane Vierbücher

Fernando Martinez de Ereditaren argazkiak ikusgai, Aterpen

'Introversiones' izenburupean, abstrakzioa irudikatu du. Martxoaren 8ra arte ikusgai egongo da.

Izadi Zaleak elkartea eskiatzera joango da Candanchura

Izena emateko epea hilaren 21ean amaituko da. Federazioko txartela ere jaso daiteke egun hauetan.

Salegi, hiru belaunaldi autoak konpontzen

Salegi familiak 80 urte baino gehiago daramatza autoak konpontzen. Felipe Salegi hasi zen, ondoren Jose Mari eta Roberto semeek jarraitu zuten eta azken horren semeak, Javik, hartu zuen lekukoa.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa