Hasier Agirre Elkoroberezibar izango da EH Bilduren alkategaia Beasainen
2019 urtetik, Beasaingo Udalean EH Bilduko zinegotzia da Agirre. «Ezkerretik, Beasaindarren eskubideen alde lan egiteko konpromiso sendoa» adierazi du.
Beasaingo EH Bilduko lantaldeak, 2023 urteko maiatzean egingo diren Udal hauteskundeetarako hautagaia aukeratzeko prozesu zabal baten ondoren, Hasier Agirre Elkoroberezibar proposatu du Beasaingo EH Bilduren zerrendaburu izateko.
Pasa den ostiralean burututako herri batzarrean aho batez onartu zuten proposatutako hautagaitza. Batzarrera bertaratuko kideen aurrean «ilusioa, ardura eta lanerako konpromiso irmoa» erakutsi zituen hautagaiak, baita adierazitako «babesa eskertu» ere. «Kooperazioan oinarritutako politikagintza» aldarrikatu, eta orain arteko «lan taldearen lana azpimarratu eta eskertu» ditu.
Politikagintza eta herrigintzako hainbat eremutan ibili ondoren, 2019 urtetik, Beasaingo Udalean EH Bilduko zinegotzia da Agirre. «Ezkerretik, Beasaindarren eskubideen alde lan egiteko konpromiso sendoa» adierazi du aurrerantzean ere.