Janari bilketa egiten ari dira Ormaiztegin

Turkian eta Sirian izandako lurrikarak kaltetutako errefuxiatuentzako janari bilketa egiten ari dira Ormaiztegin, udalaren eta Ander Deuna parrokiaren ekimenez. Bihar arte jasoko dituzte ondoko elikagaiak: lekaleak eta arraina kontserban, arroza, pasta eta esnea. Erosle supermerkatuan eta Mª Eugenia eta Roque dendetan jasoko dituzte dohaintzak, denden ohiko ordutegian. Ostiral goizean Zaporeak elkarteak Donostian duen egoitzara bidaliko dute bildutako guztia.