Anbulatorioa eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko kontzentrazio jendetsua
Gaur arratsaldean Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko kontzentrazioa egin dute, 24/7 plataformak deituta. Ekitaldi jendetsua izan da. 200 bat lagunek parte hartu dute.