Floren Gutierrezek ireki du gaurko inauteri festa Legazpin
Esne saltzailez jantzi da aurten. Ikusmin handia eragiten dute urtero bere mozorroek.
Astoa ondoan duela eta emakumezko esne sailtzailez jantzita, Floren Gutierrezek ireki du gaurko inauteri festa Legazpin. Goizean goizetik dabil mozorrotuta Gutierrez, eta ostiraleroko azokan zehar ibili da, jendearen arreta eta txaloak jasoz.
Gutierrezen mozorroak klasiko bat dira Legazpiko inauterietan, eta jendea zain izaten da aukeratzen duen pertsonaia ikusteko. Iaz bizikleta gainean atera zen, herriko garai bateko postariak gogoratuz.