Inauteri herrikoia egin dute Beasainen
Ostadar dantza taldeko kideek Beasaingo kaleak alaitu dituzte. Arratsaldean, erromeria izango da.
Ostadar Dantza Taldeak urteroko ohitura bihurtu den inauteri herrikoia egin du gaur Beasainen. Elkartearen egoitzatik abiatuta, herrigune osoa zeharkatu dute, musikariak lagun hartuta. Euskal Herriko inauteriak eta horietan egiten diren dantzak ekarri dituzte. Eguraldia ere lagun izan dute, eta ibilbidean zehar egin dituzten geldialdietan, jende ugari gerturatu da dantza saioak ikustera.
Arratsaldean jarraituko du festak. 19:00etan erromeria izango da Elustondo anai-arrebekin, Loinazko San Martin plaza azpian.