Santikutzetan pregoilari izateko proposamenak jasoko ditu jai batzordeak osteguneko bileran
Kultur Etxean izango da bilera, 18:30an. Herriko elkarte eta norbanakoei zuzenduta dago bilera.
Maiatzeko Santikutzak gerturatzen ari dira pixkanaka, eta udala eta herriko elkarteak hasi dira festetako egitaraua prestatzen. Ostegunean, hilak 23, bigarren bilera egingo du jaien arloko lan taldeak, 18:30ean, Kultur Etxeko ikastaro gelan.
Bileran, egitaraua osatzeko orain arte aurkeztutako ekintza proposamenak aztertuko dituzte, eta berriak jaso. Horrez gain, aurtengo festetako pregoilaria nor edo nortzuk izan daitezkeen proposatzeko tartea ere irekiko da. Iaz, ganadu feria antolatzen duten herriko baserritarrak arduratu ziren pregoia irakurtzeaz eta txupina jaurtitzeaz.