Arrakala digitala murrizteko ikastaroa antolatu du udalak
Ikastaroaren helburua testuinguru digitalean informazioa eskatu, erabili eta beharrezko konpetentziak lortzea izango da. Aldaieta Jubilatu Elkartean izango dira saioak astelehen eta asteazkenetan, martxoaren 6tik 29ra.
Legorretako Udaleko Kultur lantaldeak ‘Egunerokotasuneko konpetentzia digitalak: arrakala digitala murrizten’ ikastaroa antolatu du, Aldaieta Jubilatu Elkartearen eta Cenbanc-en laguntzarekin. Euskaraz izango da, doan. Plaza mugatuak dituenez, aurrez izena eman behar dute interesa dutenek, Kultur Etxean edo kultura@legorreta.eus helbide elektronikoan., martxoaren 2a baino lehen. Gutxienez 55 urtetik gorako 12 lagunek eman behar dute izena taldea osatzeko.
Ikastaroa martxoaren 6tik 29ra izango da. Aldaieta Jubilatu Elkartean egingo dituzte saioak, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era. Ikastaroaren iraupena 20 orduko da. Helburua testuinguru digitalean informazioa eskatu, erabili eta komunikatzeko beharrezko konpetentziak eta trebetasunak lortzea da, IKT baliabideek dakarten inpaktua eta aukera ezagutuz eta bizi-kalitatea hobetuz.