Gipuzkoako 13. Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren 4. jardunaldia, Araman
Larunbatean teniseko paletako buruz buruko 10 partida jokatuko dituzte 8 pilotarik, 10:00etatik 14:00etara, Loitza pilotalekuan.
Gipuzkoako 13. Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren 4. jardunaldia Araman jokatuko da, larunbatean. Idiazabalen hasi zen txapelketa urtarrilaren 14an, eta Billabonako, Zestoako eta Agiñako partiden ondoren, 4. jardunaldia Loitza pilotalekuan izango da. 10:00etan hasiko dira partidak, 14:00ak arte. Iñaki Divasson, Lorea Iribar, Lander Ortega, Mikel Jurado, Joseba Altuna, Haritz Lertxundi, Iraitz Huegun eta Eneko Sagarmendi izango dira pilotariak.
Zortzi pilotarik elkarren arteko 10 partida jokatuko dituzte, buruz-buru, teniseko paletan. Hau izango da partiden ordena eta pilotarien zerrenda:
1. Iñaki Divasson (Zarautz KE)-Lorea Iribar (Zarautz KE)
2. Lander Ortega (Mindara)-Mikel Jurado (independiente)
3. Joseba Altuna (Zarautz KE)-Haritz Lertxundi (Zarautz KE)
4. Iraitz Huegun (Mindara)-Eneko Sagarmendi (Mindara)
5. Lander Ortega (Mindara)-Iñaki Divasson (Zarautz KE)
6. Lorea Iribar (Zarautz KE)-Mikel Jurado (independiente)
7. Mikel Jurado (independiente)-Iñaki Divasson (Zarautz KE)
8. Haritz Lertxundi (independiente)-Iraitz Huegun (Mindara)
9. Eneko Sagarmendi (Mindara)-Joseba Altuna (Zarautz KE)
10. Lander Ortega (Mindara)-Lorea Iribar (Zarautz KE)
30 pilotari ari dira parte hartzen aurtengo txapelketan. Aramako partidetan ez da goierritarrik izango. Txapelketan, ordea, eskualdeko bi pilotari daude. Josu Arratibel ataundarra adimen urritasuna kategorian ari da, eta German Elkoro beasaindarra gurpildun aulkian.