Ainhoa Barbarin espetxera itzularazi dute, hirugarren gradua kenduta
Ainhoa Barbarin Iurrebaso urretxuarra espetxera itzularazi dute, hirugarren gradua kenduta. 20 urte espetxean pasa eta gero, 2022ko urrian hirugarren gradua aplikatu zioten. Ordutik, kalean egoteko aukera izan du. Audientzia Nazionalak aginduta, hirugarren gradua kendu diote eta kalera irteteko aukerarik gabe espetxeratu dute berriz ere. Gaur, 19:00etan, batzar informatiboa egingo da Areizaga-Kalebarren plazan.