Buztintegi elkarteak urteko batzarra egingo du hilaren 28an
Aurtengo ekintza egitaraua aurkeztuko dute, eta zuzendaritza taldea berrituko dute. Joko txapelketetako sari banaketa ere egingo dute.
Legazpiko jubilatuen eta pentsiodunen Buztintegi elkarteak urteko batzar nagusia egingo du datorren asteartean, hilak 28, Gizarte Zentroan. Aurreko batzarraren aktaren onarpena, iazko diru kontuen eta ekintzen berri ematea, aurtengorako aurreikusitako ekintzen aurkezpena eta zuzendaritza taldea berritzea dira bilerako gai nagusiak
Batzarren ondoren, aurtengo jokoen sari banaketa egingo dute. Aurten ere, mus (zortzi erregeetara), tute, briska, eskoba, seiak eta punttu txapelketak egin dituzte kartetan, baita igel, toka, bote eta xake txapelketak ere.