Legazpiarrek Ukrainako herritarren aldeko elkarretaratze isila egin dute
Dozenaka lagun elkartu dira eguerdian udaletxe aurrean.
Ukrainari elkartasuna adierazteko bost minutuko elkarretaratze isila egin dute gaur legazpiarrek udaletxe aurrean, 12:00etan hasita.
Urtebete igaro da Errusiak Ukraina inbaditu zuela, eta hori gogoratzeko eta gaitzesteko, udalak bat egin du Eudel elkartearekin eta elkartzeko deia egin die legazpiarrei. Bertan, gerraren biktimekiko, ihes egin duten pertsonekiko eta Ukrainako herri osoarekiko elkartasuna adierazi dute.