Aranbarri Zerainen izango da bihartik ostegunera
Ars Natura egoitza artistikoaren baitan, Gari Aranbarri artista azkoitiarra Zerainen izango da bihartik ostegunera bitartean. Bere proiektua garatzeko zeraindarren testigantzek berebiziko garrantzia dutela azpimarratu du artistak. Gipuzkoan 60 eta 70. hamarkadetan sortutako mugimendu autonomoak ditu oinarrian Aranbarrik Zerainen garatu nahi duen proiektuak.
Horrez gain, asteazkenean, martxoak 1, artistarekin batera ikastaro bat egiteko aukera izango dute zeraindarrek. Kultur etxean izango da, 18:00etatik 20:00etara. Saio honetan parte hartuko dutenei argazki zaharrak eramateko deialdia egin diete.