Elur giroa bai, baina mamitu ezinean
Elur giro nabarmenarekin esnatu da gaur Goierri. Elur bustia eta maluta txikiak botatzen ditu aldian-aldian, baina ez du lortzen bazterrak zuritzea.
Euskalmetek elur-maila 0-100 artean egongo dela iragarri du gaurko, baina prezipitazio txikia denez, ez du lortzen mamitzea, ezta Goierriko udalerri garaienetan ere. Errepide sare nagusia zabalik dago, baina Etzegaraten elurra ari da une honetan (11:45) eta kontuz gidatzeko aholkua eman du Trafiko zuzendaritzak.
Gaurko iragarpena (2023-02-27)
Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina. Elur-kota 0-100 m inguruan egongo da, eta egunaren amaieran 100-200 m-ra igo daiteke. Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira. Izotz txikia egingo du, bereziki barnealdean, non zenbait lekutan izotz handia egin dezakeen.
Biharko iragarpena (2023-02-28)
Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertaina. Elur-kota 100-300 m inguruan egongo da. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperaturan minimoetan aldaketarik ez, eta maximoek berdin jarraituko dute edo gutxi igoko dira. Izotz txikia egingo du, bereziki barnealdean non zenbait lekutan izotz handia egin dezakeen. Kostaldean izotz txikia egin lezake.