'Kanpora sartzen' antzezlanerako sarrerak salgai daude
Legorretako Herri Antzokian estreinatuko da, martxoaren 11n. Aitziber Garmendia zaldibiarraren lehendabiziko zuzendari lana da, eta Xabin Fernandez legorretarra eta Intza Alkain lasarteoriarra dira antzezleak. Umoretik, GIBaren inguruan izandako bizipenak kontatuko dituzte.
‘Kanpora sartzen’ antzezlana Legorretako Herri Antzokian estreinatuko dute martxoaren 11n, eta martxoaren 12an ere bi saio eskainiko dituzte. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Udaletxean edo liburutegian eskuratu daitezke, 10 euroan. Martxoaren 11ko saioa 20:00etan izango da, eta martxoaren 12koak, 18:00etan eta 20:00etan.
Txalo Produkzioak konpainiaren eskutik, Xabin Fernandez legorretarrak eta Intza Alkain lasarteoriarrak antzeztuko duten obra da ‘Kanpora sartzen’, Aitziber Garmendia zaldibiarrak zuzendari moduan egin duen lehendabiziko lana. Umoretik, GIBaren inguruan bizitako esperientziak kontatuko dituzte.