Hamahiru establezimenduk parte hartuko dute stock eta kale azokan
Ostiralean eta larunbatean izango da. Stock azoka Plaza Nagusian egingo da, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta kale azoka, establezimenduen aurrean, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Ordiziako stock eta kale azoka ostiralean eta larunbatean izango da. Hamahiru establezimenduk plazara eta kalera aterako dituzte euren produktuak. Horietatik 9 herrigune historikoko eta inguruko kaleetako denden aurrean egongo dira, eta beste lau Plaza Nagusian. Ohiko aukera komertziala aurkeztuko dute dendariek, eta 50 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira.
Ordiziako Udalak eta Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak antolatzen dute azoka, Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin. Stock azoka Plaza Nagusian izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta kale azoka, berriz, parte hartuko duten denden kanpoaldean, herriko kale ezberdinetan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Gerturatzen direnek prezio eskuragarrian produktu ezberdinak bertatik bertara ikusteko eta erosteko aukera izango dute, baita dagoeneko erakusleihoetan dauden udaberri-udako produktuak ere.
Hamahiru aukera
Arantxa lentzeria eta mertzeria, Mirentxu haur moda, Ness by Esti Garcia emakume arropa eta osagarriak, Porfirio Fernandez gizon arropa eta osagarriak, Biñaspre lurrindegia eta estetika, Gofi Berria haur eta gaztetxoen moda, Kixmi moda eta osagarriak, Lua emakume arropa eta osagarriak, Oskarbi oinetakoak, Serendipity emakume arropa eta osagarriak, Uriba gizon arropa eta osagarriak, Vicuña Confección gizon eta emakume moda eta Vicuña Sport kirola moda eta osagarriak izango dira parte hartuko duten establezimenduak.