Jaietako larrain eta kapela dantzak ikasteko saioak asteartean hasiko dira
Sustraiak dantza taldeak aurten ere antolatu du dantza ikastaroa. Saioak astearte iluntzetan eta larunbat arratsaldetan izango dira.
Maiatzeko Santikutz jaiei begira, aurten ere kapela eta larrain dantzak erakusteko saioak antolatu ditu Sustraiak dantza taldeak, eta aste honetan hasiko dira. Ikastaro irekia da, eta edozein herritarrek hartu dezake parte. Entseguak astearteetan izango dira 20:15ean, eta larunbatetan 17:00etan, taldearen lokalean. Lehen entsegua bihar asteartea izango da.
Santikutz jaien barruan, maiatzaren 3an dantzatuko da larrain dantza, eta maiatzaren 6an kapela dantza.