Alberto Iñurritegik irabazi du udal egutegiko otsaileko saria
Otsailean 245 herritarrek eman dute erantzun zuzena. Martxoko lehiaketa ere martxan dago.
Alberto Iñurritegi da Legazpiko udal egutegiko lehiaketaren saridun berria. Otsaileko hitz zuzena ‘ikasi’ zela asmatu du Iñurritegik (“Zer ikusi, hura ikasi” zen osatu beharreko esaera), eta berak bezala erantzun zuzena eman duten 245 herritarren artean egindako zozketan saridun suertatu da. Herriko komertzioetan gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du.
Martxoko lehiaketa ere martxan dago, eta hauxe da hilabete honetan osatu beharreko esaera: “Zozoak beleari i_ _ _ _ _ _ _ “. Lehiaketan parte hartzeko: www.legazpi.eus