Izotzetan patinatzea eta Morgako aterpean egonaldia, Sorgintxuloren azken proposamenak
Donostiako izotz jauregira joango dira larunbatean LH-6ko ikasleak. Aterpetxera apirilaren 11tik 13ra joango dira, eta DBHko ikasleentzako irteera izango da.
Sorgintxulo aisialdi taldeak izotz gainean patinatzera joateko gonbidapena luzatu die Legazpiko gaztetxoei larunbat honetarako, hilak 11. Donostiako Txuri-Urdinera joango dira. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendutako jarduera da.
Bihar asteazkena amaituko da izenak emateko epea, 14:00etan. On line udaleko www.legazpi.eus webgunean, edo ikastetxeetan eman daiteke izena.
Pazko astean, Morgara
Pazko Astearako, bestalde, Morgako aterpetxean (Bizkaia) egonaldi bat antolatu du Legazpiko aisialdi taldeak, eta izen-ematea ostiralean, hilaren 10ean egin behar da, Itxaropen auzoko lolalean, 17:30etik 19:30era.
Irteera apirilaren 11tik 13ra izango da, asteartetik ostegunera, eta DBHko ikasleentzat apropos prestatutako irteera da. Irteeraren helburu nagusia,Sorgintxulok uztailean antolatuko duen kanpaldian parte hartu nahi duten gazteak eta begiraleak elkar ezagutzea da. 40 plaza daude, eta gehiagok ematen badute izena, zozketa egingo dute hilaren 16ean, osteguna, 18:30ean, Kultur Etxea. Prezioa 50 euro da.
Sorgintxulo taldeak burutuko dituen bi ekintza hauek Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da. Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatutako programa da.